Tags nazioenmundua

0 comentarios

Dantza zati bat: Markina-Xemein

Nazioen Mundua | Gazta Zati Bat

Dantza zati bat +

> Argentinan
> Iruritan
> Orion
> Lesakan

“Gazta Zati Bat” dokumentalaren webgunean proposatzen duen ekintza herri desberdinetako dantza taldeek Soinu Bandako Mikel eta Loinaz abestia deskargatu eta bideo bat egitean datza. Helburua jasotako bideo guztiekin Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta DZ-k sortutako abestiaren bideoklip bat egitea da.

0 comentarios

‘Dantza zati bat’ Orio, Lesaka, Irurita... eta Argentina

GaztaZatibat.EU San Franciscora iritsiko da ostiralean Gazta Zati batdokumentala. Aurrez, Nazioen Mundua herri ekimenak martxan jarritako Dantza Zati Bat egitasmaok dagoeneko lau dantza talderen bideoak jaso ditu.

Argentina:

Dantza Zati Bat Cordoban (Argentina) from Gazta zati bat on Vimeo.

Azken egun hauetan Argentinatik eta Iruritatik iritsi berri dira eta uda aurretik ere beste bi dantza talderen bideoak jaso zituen: Orio eta Lesakakoena. Datozen egunetan, urriaren 12an eta...

0 comentarios

Gazta & Bread: Work cafe

Nazioen Mundua. Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak ‘Gazta & Bread’ Work-Cafe izeneko ekimena antolatu du igande honetarako Donostian. Erabakitze eskubideari buruzko mahai inguruak izango dira eta ‘Gure esku dago’ gunea sortuko dute Boulevard-ean. 11.00etan irekiko dute gunea musika, herri kirolak eta gazta dastaketarekin, Gazta & Bread ekimena izango da 11.30ean, erabakitzeko eskubiearen inguruan eztabaida irekia eta 15.00etan ‘Gazta Zati...

0 comentarios

Flashmoba: ‘Autodeterminazioa, gure esku dago’

(Subtítulos castellano. Sous-titres français) Nazioen Mundua herri ekimenak antolatuta FLASHMOBa grabatu zuten ekainaren 9an Lazkaon autodeterminazio eskubidearen alde. Honako mezuarekin hedatu du Goierriko herri ekimenak bideoa: «Hemen duzue Lazkaon egin genuen FLASHMOB jendetsuaren bideoa. Zuek gabe hau guztia ez zen posible izango, ESKERRIK ASKO! IKUSI, GOZATU ETA ZABALDU!GURE ESKU DAGO!»

Flashmob Lazkao from Gazta zati bat on Vimeo.

0 comentarios

‘Gazta zati bat’ dokumentalak badu soinu banda

NazioenMundua. Lesakako Atxaspi tabernan deitu dute ‘Gazta zati bat - A peace of cheese’ dokumentalaren soinu bandaren aurkezpena. Esne Beltzako Xabi Solano eta Zigor Lanpreren eskutik antolatu dute aurkezpena. Aurrerapen gisa bi abesti jarri dituzte webgunean: http://www.gaztazatibat.eu/audios/


Egitaraua:
17:45 Xabi Solano eta DZ-k abesti batzuk jo
18:00 Prentsaurrekoa
Amaieran beste 2 abesti joko dituzte


últimos posts
últimos comentarios