1 comentario

1615eko euskal balezaleen triskantza, dokumental batean

Dokumental arkeologiko batean bilduko dute Suhar Arkeologiak eta Gogoan Ekoiztetxeak 1615eko gertarkari latz hura. Islandian, 32 euskal arrantzale hil zituzten bertan bale ehizan zirela. Orain, ikusentzunezko lan baten bidez gertakari haren aztarna bila abiatu asmo dute. Karena proiektuaren bidez abiatu dute finantzaketa kanpaina. Azalpena, honakoa: ‘Euskal Balezaleen Triskantza’ dokumental arkeologiko bat da, baino ez hori bakarrik, marrazki bizidunak ere badira, eta batez ere, ezagutzaren bila abentura bat: balezale hauek utzitako aztarna arkeologikoak aztertuz, beraien ihesean eginiko bidea berreginez edota ondoraturiko baleontzien urpeko bilaketa.

Proiektua laguntzeko egin klik hemen.

Adiskidetze ekimena

Lan horretaz gain, 400 urte bete dira gertakari hura izan zenetik eta hura gogoan izan eta bi herrien arteko adiskidetzea bilatu asmoz ekimen ugari antolatu dituzte hainbat erakundek elkarlanean (egitaraua hemen). Etxepare institutua, Renoko Center for Basque Studies, University of California eta Islandiako AIB elkarteak dira tartean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Islandiako Gobernuak babestuta izango dira ekimenak. Lehen ekimena Kópavogur hirian izango da igandean, Oreka TX-ren eta hango hainbat artisten parte hartzearekin.

/