Naiz+ Naiz+

«200.000 baietz!» hordagoa bota du GuraSOSek, isiltasun informatiboaren aurka

GuraSOSek pasa den larunbatean Donostian egindako manifestaldiak ez zuen lekurik izan EiTBko albistegietan. Isiltasun informatiboari aurre egiteko "200.000 baietz!" kanpainia jendarteratu du orain. "Gipuzkoa + : eman bidea osasuna eta adostasunari" manifestazioaren berri ematen duen albisteak egun horretako audientzia gainditu eta Euskal Herriko 200.000 pertsonek ikustea nahi dute erronka honekin.