Naiz+ Naiz+

AEK-k Ipar Euskal Herrian izan duen ibilbidea, film batean

'AEK: %100 afektiboa' leloa darabil AEK-k hastear den ikasturte berrirako. Euskara ikasteko modu "afektiboa" eta "efektiboa" eskaintzen dituela nabarmendu nahi izan du matrikulazio kanpaina honetan.

Ipar Euskal Herrian ere abiatu dute matrikulazio kanpaina eta AEKren historia eta eredua aurkezteko film labur bat zabaldu dute Kanalduderen laguntzarekin.

Zein dira AEK-ren historia, metodologiak, motibazioa eta helburuak?  Erantzun bat filma motz huntan Xan Goenaga, Ttipia Lagan, Maider Heguy eta hainbat ikasleren lekukotasunen medioz.Euskara ez da hitz egiten, euskara emaiten da. Edo behintzat hola zioten gure aitaxi amatxiek. “Euskara emaiten dik”, “Euskara ez dik emaiten”. Euskara emaiten da bestearekin partekatu nahi den aberastasun bat bezala. Hortaz, transmisioa eta erabilpena oso sakonki lotuak dira, eta ideia hori  AEK aurkezten duen filma motz hunen haria.