Naiz+ Naiz+

Ama minbizitik libratzeko denbora makina

Denok nahi izan dugu noiz edo noiz denboran aurrera edo atzera bidaiatu, batik bat orainari iskin egiteko beharra sentitu dugunean. Horixe da umetxo honek, bere amaren eskua hartuta egin nahi lukeena… eta asmo horretan, irudimena bizkortuz bere eskutxoekin eraiki du denboraren makina.

Britainia Handian minbiziaren aurka egiten duen Breast Cancer Now fundazioaren iragarkia da honakoa. Umeak abiatu nahi duen bidaiaren helmuga 2050. urtea da, izan ere urte horretan aurreikusten du elkarteak bular minbizia duten gaixo ororen bizirautea.

Great Guns enpresak egin du iragarkia.