0 comentarios

Amnistiaren Aldeko Astearen 40. urteurrena ekarri du gogora Ernaik

Loading player...

Lau hamarkada igaro dira Amnistia aldarrikatu zuen aste odoltsu hartatik. Errenterian biziki sufritu zuten Poliziaren oldarraldia orduan eta orain, 40 urte beranduago, bertan hildako lau errenteriarrak gogoratu nahi izan dituzte.

Hildako horiek oroitzeko plakak jarri ditu Ernai gazte antolakundeak. Poliziak hil zituen lekuan edo haien bizilekua zenetik hurbil ipini dituzte eta bideoan grabatu dute ekimena.

Rafael Gomez Jauregi, Jose Luis Cano eta Gregorio Maritxalar tiroz hil zituen Guardia Zibilak Clemente Caño Ibañez, aldiz, A8 autopistan lanean ari zela, Guardia Zibilak barrikada bat kentzera behartu zuen eta auto batek harrapatu zuen.

/