\r\n
\r\n

La LIBERTAD es inaplazable.#Derechoadecidir por la democracia contra la Represi\u00f3n #1O #referendumCAT https://t.co/Zk1znmd5up

\r\n\u2014 MadresCR (@MadresCR) 2017(e)ko irailak 29\n
\r\n\r\n
\r\n

Que este v\u00eddeo corra como la p\u00f3lvora #1octvotarem https://t.co/xwzWFAW0W9

\r\n\u2014 Enrique Zudaire (@spinetenoexist) 2017(e)ko irailak 29\n
\r\n\n"}
Naiz+ Naiz+

«Askatasuna geroraezina da», sareak aztoratu dituen azken bideoa

Metromuster ikus-entzunezko ekoizpen enpresak argitaratu berri duen bideoa da honakoa. Datorren igandean Kataluniako erreferendumean parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, askatasuna atzeraezina dela sostengatuta. Bozka ematera gonbidatzeaz gainera, hautestontzien defentsa egitera eta jendeari bozkatzen laguntzera animatu nahi ditu herritarrak.

Spotak sekulako arrakasta eskuratu du ordu gutxiren buruan. Azken 15 ordutan YouTuben 87.000 ikustaldi lortuta, sare sozial honek Estatu espainolean egiten duen rankineko bigarren postura iritsi da.

Spotak gaurkotasun handia duten manifestazio eta ekitaldien irudiak, historian bizitako beste une batzuekin nahasten ditu.

Metromuster ekoiztetxearen lanek zeresana eman ohi dute. CUPk erabilitako bideo dezente dira ekoiztetxearenak, tartean «Orain manboa hasten da!» lelo daraman spot esanguratsua. Metromuster ekoizpen enpresarena ere bada ‘Tarajal’ dokumentala, 2014an, Ceutako Tarajal hondartzan itota hil ziren 15 etorkinen historia jasotzen duen lana.

Twitter eta Facebook sare sozialetan ere sekulako oihartzuna eskuratu du bideoak. Hona hemen hari buruzko hainbat mezu: