Naiz+ Naiz+

Aste Nagusi Pirata posible egiten duten protagonista ezezagunak

Edozer dugu posible esaera lelo bihurtu dute Donostiako piratek. Zer edo zer egiteko ordea, eskuak behar dira, gogoz eta musu-truk lan egiten duten eskuak.

Donostiako Piratak bolondreski auzolanean aritzen diren ehunka eskuz inguratuta daude. Kofradiak josten aritzen diren eskuak, La Flamenkan zerbitzatzen duten eskuak, Abordaian buzo lanetan aritzen direnak, muntai eta bilketa lanetan aritzen direnak...

Bideo eder honekin Aste Nagusi Pirata posible egiten duten pertsonei omenaldia egin nahi izan diete, haietako batzuen istoriotxoak bilduz.

Donostiako Aste Nagusiaren azken txanpara iristen ari garen honetan, denon gozamenerako ezkutuan eta beharrean aritzen diren horiek ezagutzeko aukera aparta da bideoa.