Eta asteburuan sorpresa Bilbin, Bilbo Zaharrean hartu dute bertan zirenak... Azaldu ez da ba Manu Chao gitarra eta guzti! Inguruan inor ez da asaldatu, giro ederrean zen bere lagunartean, baina Zurriolako hondartza lepo betetzen duen kantari bat bertatik bertara ikusi eta nola ez bideoan grabatu edo argazkitxo bat egin, normala ere bada, ezta?

\n

Mundua ez da beri larrosa kolorekoa, ordea, eta harreman baten amaieraz Etxarri Aranazeko lagunok hitz egin digute. \u2018Espa\u00f1a laztana, bukatu da gurea!\u2019. Animo aste berriarekin!

\n

\n"}
Naiz+ Naiz+

Asteburuan ikusi gabe utzi dituzunak...

Asteburua batera eta bestera igaro baduzu posible da kontu dezente izan direnik ere ez ohartzea. Hala izan bada, NAIZen asteburuan argitaratu ditugunen laburpen txiki bat prestatu dizugu hemen.

GARA herrialdez herrialde egiten ari den inkestetan Gipuzkoakoaren txanda izan da igande honetan. EH Bildu buru Gipuzkoan eta gora Donostian, Ahal Duguren sarreraren ostean. Izan da erreakziorik noski, egoki eta zuzena den, asmatuko duen...

 

Arabakoa eta Nafarroakoa falta dira argitaratzeko oraindik. Pentsatzekoa da ‘Navarrometro’ deritzon horren lurrikararekin zer ikusi handirik ez duela izango GARArenak.

Inkesta beharrik gabe galdeketa Usansolon egin dute eta jai giroan gainera, biharamunean plataformako kideek Info7 irratian adierazi dutenez. Herritarren aurpegietan ere nabari zen poza, legea herritarren borondatearen arabera moldatzea soilik (soilik?) falta da. Hautetsontzien garaia da hau! Hala uste du Irribarrezek:

Kutxetan, edo saskietan, Errigorak sartu ditu asteburuan Ablitasen egin duen auzolanean. 12.000 saski banatuko ditu ekimen herritar honek Euskal Herriaren luze zabalean eta 151.000 euro Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarentzat izango dira.

Giro ona eta alaia nagusitu zen kutxak osatzeko auzolanean:

Giro alaietik gutxixeago Madrilen emakumeen eskubideen aurka egindako manifestazioan izan zuten. Batera ziren elizkoi ultrak, familia eredugarri gisa txukun-txukun jantzitakoak eta baita demokraziaren izenean berrogehi urteko garai ilun hura goratzen dutenak ere. Noski, errua feministena:

 

Protestak gertuago ere izan dira, geografikoki eta ideologikoki. Orbaitzetan Mikel Zabalza gogoratu dute, orain 29 urte agertu zen bere hilotza Bidasoan, Guardia Zibilak atxilotu eta gutxira. Txantrean, berriz, epaiketa politikoen aurkako mobilizazio berri bat egin zuten igandean.

Protesta baino mundua, Nafarroa kasu honetan, aldatzeko grina Iruñeko Parlamentu Sozialean erakutsi zuten dozenaka eragile sozialek. EH Bilduk aldaketa anitza eta elkarbanatua burura eraman nahi duela iragarri zuen, gainera.

Goitik beherako aldaketa patriarkatuak behar du. Asteartea indarkeria matxistaren aurkako eguna izango da eta ale berezia zekarren Gaur8k larunbatean. Hainbat ekimen izan dira, gainera, asteburuan zehar. Horien artean, agian, ikusgarriena. Astigarragan sortu zuten lepoko erraldoia.

Jatordu dotoreetarako tartea ere bada asteburua, noski, eta horretan eredu Biziilagunak ekimena. Berez sortzen ez diren harremanak, hartu eta emanak, bultzatzeko ekimena da eta esperientzia hauetako batzuetan sukalderaingo sartu da Gotzon Aranburu.

Aukeran, mahaiaren bueltan, Ariane Kamiok egin duen sartzea ere interesgarri. Michelin izarra jaso duela eta Getariko Elkanon izan da, galdezka soilik, guk dakigula.

Eta asteburuan sorpresa Bilbin, Bilbo Zaharrean hartu dute bertan zirenak... Azaldu ez da ba Manu Chao gitarra eta guzti! Inguruan inor ez da asaldatu, giro ederrean zen bere lagunartean, baina Zurriolako hondartza lepo betetzen duen kantari bat bertatik bertara ikusi eta nola ez bideoan grabatu edo argazkitxo bat egin, normala ere bada, ezta?

Mundua ez da beri larrosa kolorekoa, ordea, eta harreman baten amaieraz Etxarri Aranazeko lagunok hitz egin digute. ‘España laztana, bukatu da gurea!’. Animo aste berriarekin!