Naiz+ Naiz+

Beldur Barik lehiaketak baditu irabazleak

Urretxun eta Zumarragan banatu dituzte aurtengo Beldur Barik lehiaketako sariak, tailer, kalejira eta topaketa izaera izan duen egun bete batean [Kronika bideoa INFO atalean].

1go kategorian irabazlea Yaiza Iglesias, Paule Arnaez eta Ane Martinezek osatutako ‘Eta guk, zer?’ lana izan da:

Aurtengo aipamen berezia ‘Game Over’ lanak izan du. Egileak Jone Cengotitabengoa, Marina Rubio, Araia Eguia, Iraia Mendizabal, Julene Urien, Ziortza Nabarro eta Naiara Blanco dira:

2. kategorian sari nagusia ‘Panteras’ lanak jaso du. Egileak Sara Dominguez Dominguez (Black Tear), Samantha Reyes (Samanthis religiosa), Rocío Ferrero (Rose), Belén Ferrero (Skarlet), Iratxe Aldaburu (Ira Fighter), Natalia Alvarez Arias (La Loba Arias) eta Eztitzen Aguirresarobe Pineda (Eztifen Kuin) dira:

eta aipamen berezia ‘Maitekiro’ lanak jaso du. Iratxe Martin, Alazne Lastra, Leire Alonso, Aurora Díaz eta Unai Elizalde dira egileak:

Herria saria berriz ‘Kateak moztu, libre izan’ lanak jaso du. Irune Alfonso, Erika Amundarain, Maider Ormazabal, Ane Lorence, Aitziber Usabiaga, Nagore Arin, Ainhoa Beobide, Ianire Elizaran eta Leire Muñagorri dira egileak.

Eta azkenik, ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria ‘Donde todo empieza’ lanak jaso du. Iñaki Irizar, Jessica Martin, Daniel Rascón, Joan Ander Rodriguez eta Egil Iraizoz dira egileak: