1 comentario

Bermeoko landa-etxe bat, munduko lehen hamar hotel hoberenen artean

Lurdeia, Tripadvisor

Tripadvisor bidaia bilatzaileak, urtero banatzen dituen Travellers’ Choice sarietan, Bermeoko Lurdeia landa-etxea Kalitate-Prezioa kategoriko mundu mailako lehen hamar hotelen artean kokatu du. Zehazki, munduko mailako bederatzigarren hotel hoberena eta Europako zortzigarrena izendatu du aipatutako kategorian.

Aste honetan bertan banatutako sarietan eta Estatu espainol mailan egindako zerrendan ere garaile atera da Bermeoko nekazal etxea, izan ere, Kalitate-Prezio kategorian lehena izan da; hotel txikien kategorian, hirugarren, eta, seigarren hotel erromantikoena ere izendatu dute.

/