Naiz+ Naiz+

Bernat Etxepare lizeo berrian, ikasi eta lo

Tarnos herriko barnetegian bizi diren Bernat Etxepare lizeoko ikasleek lizeo berria ekipatzeko diru bilketan parte hartzeko deia egin dute.

Bernat Etxepare Ipar Euskal Herriko lizeo bakarra da eta baxoraino eramaten dituen bidea elkarrekin ibiltzen duten bertan Seaskako ikasle guztiek. Asko dira, Baionaraino joan etorrian, egunero autobus bidaia luzeak egiten dituztenak. Badira, baina, egunero joan eta etorri ezin eta asteko egunak Tarnoseko barnetegian igarotzen dituztenak. Haiek dira bideo honetako protagonistak.

Diruz laguntzeko eskaria luzatzeaz gainera, egun Tarnoseko barnetegian bizi behar duten 61 ikasleren egunerokoa jasotzen du bideoak. Hala, Xantianak adibidez, astelehenetan goizeko 5.50etan esnatu behar du Maulen. Jantzi, aste osorako motxila prestatu eta lizeora eramango duen autobusa hartzen du beste hainbat ikaskideekin batera. Ostirala arteko egunak ematen dituzte Tarnosen, egunero, baina, Baionaraino joan behar dute eskolara joateko.

Datorren ikasturtean lizeo berria estreinatu nahi du Seaskak eta eraikin berriarekin Baionan bertan izango lukete aterpea urrutien bizi diren ikasleek. Lizeo berria ekipatzeko alabaina, laguntza behar du Seaskak, orotara 300.000 euro batu behar dituzte eta.

Txekez edo internet bidez egin ahal da ekarpena HEMEN. Laguntzaren truk sagarrondoa jasoko da opari, «Euskararen sagartzea» kanpainaren baitan.