Naiz+ Naiz+

Besarkada eskean errauste plantaren aurka

Zubietan eraiki nahi duten errauste plantaren kontrako aldarrikapena turistaz lepo dagoen Zarauzko malekoira iritsi da. Begiak estalita eta besoak zabalik zeuden bi lagun kartel bana jarri zuten alboan; batak, errausketaren aldekoen besarkadak eskatzen zituen eta besteak, berriz, errausketaren kontrakoak.

Bizilagun eta bertaratutakoak harriduraz begiratzen bazuten ere, azkar asko animatu ziren bi lagunak besarkatzera. Ekimena grabatu eta «Besarka ezazu osasuna, bizitza baita handiena!» leloarekin sareratu du Zarautz Zutikek.

Antzeko esperimentu bat egin zuen orain hilabete batzuk Alemaniara iritsitako Siriako errefuxiatu batek, orduko bideoa birala egin zen sareetan. Zarauzkoak ere ia 9.000 ikustaldi lortu ditu Facebooken.