Naiz+ Naiz+

‘Dantza zati bat’ Orio, Lesaka, Irurita... eta Argentina

GaztaZatibat.EU San Franciscora iritsiko da ostiralean Gazta Zati batdokumentala. Aurrez, Nazioen Mundua herri ekimenak martxan jarritako Dantza Zati Bat egitasmaok dagoeneko lau dantza talderen bideoak jaso ditu.

Argentina:

Dantza Zati Bat Cordoban (Argentina) from Gazta zati bat on Vimeo.

Azken egun hauetan Argentinatik eta Iruritatik iritsi berri dira eta uda aurretik ere beste bi dantza talderen bideoak jaso zituen: Orio eta Lesakakoena. Datozen egunetan, urriaren 12an eta 14ean Idiazabalen ere beraien dantza zatia grabatzeko asmoa dute.

“Gazta Zati Bat” dokumentalaren webgunean proposatzen duen ekintza herri desberdinetako dantza taldeek Soinu Bandako Mikel eta Loinaz abestia deskargatu eta bideo bat egitean datza. Helburua jasotako bideo guztiekin Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta DZ-k sortutako abestiaren bideoklip bat egitea da.