Naiz+ Naiz+

Donostia, 'European Best Destination 2017' titulurako hautagai

“European Best Destination 2017” titulurako hautagaia da Donostia, Europako beste 19 hirirekin batera. Boto gehien lortzen dituen hiriak irabaziko du EBD erakunde europarrak urtero sustatzen duen lehiaketa. Bozkatzeko www.vote.ebdest.in webgunean sartu beharra dago eta epea ostiralean amaituko da.

European Best Destination-ek iaz ere ipini zuen Donostia lehian, eta, Europako helmuga erromantikorik hoberenen artean bozkatuenetakoa izan zen. Kontxako Hondartza, aldiz, Europako hondartza onenen artean nabarmendua izan zen.

Donostia bozkatzera gonbidatzen duen azalpenak baina, ez du euskara, ez euskal kultura, ezta euskal gastronomia aipatu ere egiten. Donostia ere ez du aipatzen, San Sebastianetaz mintzo baita etengabe. Europako kultura zein turismoa bultzatzeko asmoa duen erakundea omen da EBD, Donostia deskribatzen duten lerroek, baina, inolako testuingururik gabeko kale eta hondartza multzo gisa definitzen dute.