Naiz+ Naiz+

El Parsito del Norteren cumbia «berezia» San Tomas egunerako

Deskribapen bat ematen hasita lanak izango genituzke El Parsito del Norte izenarekin datorkigun San Tomas egunerako cumbia honen inguruan. Baina iritziak iritzi, izugarrizko arrakasta izaten ari da sarean. Hiru egunetan 45.000 ikustaldi izan ditu bideoak Youtuben eta euskal hedabide gehienetan topatu du aipamena... Zer esana eman du, sona izan du... eta ziur aski hori zuen helburu; batekoak eta bestekoak dantzan jarri ditu, gainera.

Euskal txiolarien artean izan duen oihartzunaren adibide Sustatu-n jaso dituzten txioak. Lanaren berri ere jaso dute hedabide ugaritan, motzean batzutan, kronika ‘luze eta poetiko’-en bidez besteetan... Larunbatean Bilboko Areatzan entzungo ote den da orain zalantza.