Naiz+ Naiz+

Emakumeak: elikadura burujabetzaren protagonista

Bostok Photok Vimeon hedatu berri du honako lan berezi hau. Berezia teknikaz eta edukiz. Argazkiak, efektuak, audioa... oso modu interesgarrian jasoz osatu dute Bostok-ekoek 10 minutu pasatxoko lan honetan landa eremuko zortzi emakumeren esperientziak dakartzate. Lanaren aurkezpen testuan honela diote: «Euskal Herriko nekazal- guneak hiri- eremuetan baino emakume portzentai txikiagoa izateagatik bereizten dira, emakumeen portzentajea ehuneko 50a baino gutxiago izanez. Euskal Herriko baserri- gunea biztanleriaren zahartzeaz eta maskulinizazioaz bereizten da, baita soroaren jarduera ekonomikoaren aldaketaz ere, eta horrela, laborantza eza eragiten ari da».