1 comentario

Espetxera pankarta bategatik? #JoneLibre

Gezurra dirudi baina pankarta bat jartzea egotzita espetxeratzeko arriskuan da Jone Amezaga errigoitiarra. Gernikan prentsaurrreko jendetsua deitu dute ostegun arratsalde honetarako (18.30) eta ostiralean (20.00) asanblada izango da Astran. 2012ko urriko Azken Astelehenean ETAren anagrama zeraman pankarta bat jartzea egotzi diote, herritar ugarik salatu du azken orduetan «erokeria» dela pankarta bategatik espetxeratzea agintzea; gainera, muntaia poliziala dela salatu dute.  18 hilabeterako espetxeratu nahi dute. Lagun eta herrikideek bideo bidez elkartasuna adierazi diote gazteari.

/