Naiz+ Naiz+

Euskal, euskaldun, euskotar... zer da zer? Nor da nor?

Euskadi Irratian izan dute hizpide gaia Ibon Sarasolarekin euskaldun, Euskadi, euskal herritar... zer den zer, nor den nor. Eztabaidarako bide, dudarik gabe.


ENTZUN HEMEN

Bertan Sarasolak emandako azalpen laburra:

- 150 bat urte atzera, Euskal Herria eta euskaldun kontzeptuak soilik zeuden. Biak ere ikuspegi kultural batetik erabili ohi zituzten garaikoek.
- Sabino Arana Goirik sortu zituen izaera politikoa izan zezaten Euskadi, estatu izen gisa, eta euskotar, estatu horretako hiritarrentzat.
- Gerora, ezker abertzaleak edo (nolabait esatearren, aipatu du), Euskal Herria izenari izaera politikoa eman zion, eta bide eman zitzaion aldaketa horrekin euskal herritar hitza baliatzeari bertako hiritarrak izendatzeko.

Oraingo galderak:
- Euskalduna? Euskara duena ala Euskal Herrikoa da? Testuinguruak ahalbidetzen badu, eta nahasmenerako tarterik ez bada euskaldunak izan daitezke Euskal Herriko denak, Sarasolaren ustez. Berak euskaradunarentzat erabiliko lukeen arren.
- Euskal? Euskaraz jakin edo ari ez dena ere izan ahal da, «euskal artista», adibidez. Artista euskalduna, euskaraduna izango den arren gehienean.

Zer diozue? Hala darabiltza jendeak zuen inguruan? Zalantzak?