Naiz+ Naiz+

Euskal presoen eskubideen alde geldi, baina bizkor

Euskal presoen eskubideen alde, geldi baina mugimenduan. Horrelaxe agertu dira Iruñean ‘mannequin challenge’ delako honekin. Kamera bat mugitzen ari den bitartean inguruko jende guztia, maniki bat izango balitz moduan, geldi-geldi dago. Bogan dagoen erronka birala da eta sare sozial oro halako adibidez lepo dago.

Kalera Kalera dinamikak Irikialdia ekimenari eman dio bide Iruñean ekimen honekin. Gaur bertso balkonada izanen da Nabarreria kalean eta bihar, berriz, manifestazioa izango da. Arratsaldeko 19.00tan irtengo da Errekoleten plazatik; «Iruña, Iruñerria kalera. Bakea eta askatasuna irabaztera» izango du lelo.