Naiz+ Naiz+

Euskararen alde, Lizarran bostekoa eta Tafallan besarkada

Lizarrako Remontibal ikastetxe publikoan, D ereduko ikasleek bostekoa eman diote euskarari. Lip dub ederra grabatu dute eskolako pasiloetan eta Lizarbeibar blogean ikusi ahal izan du guk.

Larunbatean, berriz, Besarkatu Tafalla ekimena izango da Tafallan bertan. Besarkada bero eta kolektibo baten bidez euskarari ateak zabaldu dizkioten herriak eskertu nahi ditu Sortzen elkarteak.

Besarkatu ekimena