Naiz+ Naiz+

‘Eusko’ monetaren 2.000. erabiltzailea: Xabi Bidart

BIDEOA: CANAL+ katean EUSKOaren inguruan hizketan:
Veuillez installer Flash Player pour lire la vidéo
 
EuskalMoneta.org: Xabi Bidart, 25 urte, Bankan ostaler, euskoari harpidetu da diruarekiko beste harreman bat sortzen duelako, ekonomiaren eta sustut kontzientzien bertokiratze batekin. «Euskoarekin, gure inguruan egiten denaren begiratzeko erreflexua hartzen dugu, baita nork egiten duen, dena supermerkatuan hartu ordez, esplikatzen du. Horrek giza harremanak sortzen ditu, eta gure ibarraren biziarazteko xedearekin ongi dator, Bankatik Urepelera. Ene lagun bat barazkigintzan instalatzen da, euskoa lagungarri izan daiteke beretzat, eta guretzat harremana egiten du erosten duguna, jaten duguna eta ekoizlearen artean. Eta gure herrian bertan edo inguruan, harat joaiten ez ginen jendeen helbide asko emaiten ditu.»