Naiz+ Naiz+

«Feminismoa da zure buruari desobedientzia deklaratzea»

Jone Arrazola Maiztegiren testigantza dakar Arrakala proiektuaren bigarren aurrerapenak. [Arrakala.net]

Bilgune Feministak eta Topatu.info komunikazio proiektuak elkarlanean Arrrakala proiektua abiatu dute. Testigantzetan oinarritutako dokumental baten bueltan, heteroaraua gainditzeko tresna kutxa bat sortu nahi dute. Guzti hori modu parte hartzaile eta dinamikoan egingo dute, gainera. Arrakala.net webgunean elkarrizketen aurrerapenak argitaratuko dituzte eta egunerokoa ere izango da jendea prozesuaren parte izan dadin. Heteroaraua zirrikituz zulatze bidean. [INFO+]