Naiz+ Naiz+

Fraking-aren aurkako Herri Ekimen Legegilea Debagoienan

Postontzian: «Behar diren 30.000 sinaduren erdia jaso dira jada. Falta direnak lortzeko kale-mahaiak antolatu dira. Haustura Hidraulikoa - fracking ingelesez- arbel harrietatik gasa ateratzeko erabiltzen den teknika, oso bortitza dela ziurtatzen dute Fracking Ez mugimendukoek, AEBetan frogatu den bezala, lurra, ura eta haizea kutsatzen dituela egotzita. Teknika hau Debagoienan erabili nahi duen proiektuari aurre egiteko, zenbait herritar elkarlanean jardun dira, eta aste bukaera honetan Antzuolan, Oñatin eta Arrasaten izango dira, fracking-aren kalteen berri emateko eta nahi duenari sinatzeko aukera eskaintzeko. Antzuolako Zurrategi plazan, ostiraleko 19:00etatik aurrera izango da mahaia, eta larunbatean, Oñatiko Errekalde auzoan. Arrasaten, Mundumira Jaiko giroa aprobetxatuz, ekintzaileak kalean izango dira aste bukaera osoan. Martxoaren 20tik martxan dagoen Herri Ekimen Legegileak bi hilabetetan lortu ditu Eusko Legebiltzarrean eztabaida eragiteko behar diren sinadura kopuruaren erdia, eta falta direnak uztailerako lortzea da helburua».