Naiz+ Naiz+

Garbiketa mundiala Orrua eta Santiago hondartzetan (Getaria-Zumaia)

Ekimena Facebook-en. Deitzaileak: Surfrider Foundation Europe, Zumaiako Udala, Zarauzko Udala, EHSF, Gipuzkoako SF, Orokieta herri-eskola, Balurdin Guraso elkartea, Salbatore Mitxelena ikastola, Zarauzko Surf elkartea, Getariako Gaztetape Surf taldea, Christian Surfers, Cross Culture Surf.

‘GARBIKETA MUNDIALA’ ekimenera gonbidatzen zaituztegu, MAIATZAK 11-an 10:30ean Getaria-Zumaian, Orrua eta Santiago hondartzetan. Goazen Orrua eta Santiago garbitzera.

Ozeanoak aspaldi bihurtu ziren giza jardueren zabortegi nagusi. Ureko hondakin kopuruaren igoera esponentziala gure kontsumo-ohiturekin zuzenean lotuta dago. Kalte horretaz kezkatuta, Ingurumena, Hezkuntza eta Surf esparruko hamar bat eragileren izenean GARBIKETA MUNDIALA izeneko ekimenera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako interes bereziko bi hondartzan aurkeratu ditugu: ORRUA eta SANTIAGO.

EGITARAUA
10:30: Hitzordua ORRUA eta SANTIAGO hondartzetan: helduek ORRUA hondartzan izango dute hitzordua eta gaztetxoek berriz Santiago hondartzan.
11:00: Garbiketa ekintzaren eta hondakin bilketaren hasiera
11h45: Kontzientziazio saioa: bertan bildutako ureko hondakinak aztertuko ditugu, hauen jatorriaz hitzegingo dugu, hauen akumulazioaz ozeanoko hainbat eremutan, zabor tipologietaz jardun dugu ere, azkenean arazo honi aurre egiteko aukerak aipatuz.
13:00: Barbakoa. Bi taldeak elkartuko gara barbakoa baten inguruan.

Mezua zabaldu eta animatu!