Naiz+ Naiz+

‘Gaur 8 azokan’ dokumentalean astero Ordiziako azokara doazen emakumeak omendu dituzte

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin dute dokumentala. Bideoa: GoierrikoHitza

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin duten Gaur 8 azokan ikus-entzunezkoa ere proiektatu dute. Bost emakume baserritarren testigantzak biltzen dira 13 minutu pasako dokumentalean. Hauek dira protagonistak: Miren Jauregi (Aiesta-Beltza baserria, Arama), Amaia Alkorta (Kalbario baserria, Idiazabal), Itziar Etxeberria (Lizarraga baserria, Zaldibia), Maria Rosario Urretabizkaia (Agerre baserria, Arama) eta Anttoni Murgiondo (Beheko etxe baserria, Gabiria). Aurkezpenaren albistea OrdiziakoHitzan