Naiz+ Naiz+

Gazta & Bread: Work cafe

Nazioen Mundua. Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak ‘Gazta & Bread’ Work-Cafe izeneko ekimena antolatu du igande honetarako Donostian. Erabakitze eskubideari buruzko mahai inguruak izango dira eta ‘Gure esku dago’ gunea sortuko dute Boulevard-ean. 11.00etan irekiko dute gunea musika, herri kirolak eta gazta dastaketarekin, Gazta & Bread ekimena izango da 11.30ean, erabakitzeko eskubiearen inguruan eztabaida irekia eta 15.00etan ‘Gazta Zati bat’ dokumentalaren emanaldia eta musika izango da. 17.30ean ‘Gure Esku dago’ Flashmoba grabatzeko gonbita egin dute. Lazkaokoa ikusi ez bazenuten, hona hemen beste aukera bat, Porrontxo jaietan Egian grabatu dutena: