Naiz+ Naiz+

Gazte auzipetuen deialdia Barañaingo #herriharresia indartzeko

Barañaingo Luis Goñi eta Xabier Sagardoi gazteei babesa adierazteko giza katea antolatu dute ostiralerako (19.00) euren herrian. Ainara Bakedano, Artzai Santesteban, Itxaso Torregrosa, Oier Zuñiga eta Garbiñe Urra gazte nafarrak urritik aurrera epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean beste 35 gazte independentistekin batera. Giza katean parte hartzeko deia egin dute hauek ere, gatazkatik konponbidera zubia igarotzeko deia eginez.