Naiz+ Naiz+

Getxoko Andra Marin PTParen aurkako akanpada izango da asteon

Sopela.net PTPari aurre egiteko, iaz bezala aurten ere akanpada bat antolatu dugu irailaren 13tik 16ra eta, noski, gonbidatuta zaudela esan beharrik ez dago. Akanpada norbanako ezberdinen bilgune moduan ulertzen dugu, non naturarekiko, nekazaritzarekiko eta orokorrean pertsonenganako errespetua bultzatuko duen mugimendua eraikitzen lagundu dezaketen ideiak eta irrikak elkarbanatu ditzakegun. Getxoko Andramari auzoan burutuko da Ibarbengoa metro geltoki fantasmaren inguruan.