Naiz+ Naiz+

Gipuzkoa Zutik dotore itzuliko da plazara

Arropa dotoreak jantzi eta Holliwodeko izarren antzera Gipuzkoa Zutik mugimenduaren berrestreinaldia iragarri dute. Bideo batek aurkeztu du emanaldi berria eta hilaren 16rako, ostiralerako, hitzordurako gonbita luzatu dute. 18.00tan izanen da Donostiako Bulebarrean.

Nork esan zuen bigarren zatiak onak ez zirenik? Gipuzkoa Zutik ezbaian jarri nahi du esaera ezaguna.