Naiz+ Naiz+

Gipuzkoako 89 herriak eskutik hartuta bideo batean

Sei minutu eskasean Gipuzkoako 89 herriak batzen dituen bideoa egin du GipuzkoaAround egitasmoak.

Proiektuak Donostia 2016ko Energia Olatuak programaren babesa jaso zuen. Bildutako 2.016 euroko diru-laguntzari esker, Gipuzkoa osoa zeharkatu eta herri guztietan filmatuz ekoiztu dute bideoa.

Irungo lau lagunez osaturiko lan taldea dago proiektuaren atzean, 'Dancing in the Basque Country' bideoa egin zuten protagonistak hain zuzen ere. Gure geografiako leku ugaritan dantzan arituz Euskal Herria ezagutzera eman zuten bideo hartan. 2010ean ekoiztu zuten eta sei urte hauetan ia 500.000 ikustaldi lortu ditu Youtuben.