Naiz+ Naiz+

Gure Esku Dago, konplizitateak Herri Itunera eramateko prest

Gure Esku Dago herritar dinamikak 2019ra arteko bide orria aurkeztu du berriki. Euskal Herria erabakitzeko eskubidearen eta ariketaren eztabaida publikoa zabaltzeko prest dagoela deritzote, eta norabide horretan marraztu dute ibilbidea.

Herriz herri egiten ari diren galdeketez gain, erabakitzeko eskubidearen aldeko herri ituna egin eta ekainaren 10ean aurkeztuko dutela iragarri zuten. Bilbon eta mobilizazio jendetsu baten baitan izanen dela aurreratu dute.