Naiz+ Naiz+

‘Herri sorta’, EHZ festibalarentzat Willis Drummond eta Fermin Muguruza elkarrekin

Festibalaz informazio guztia: http://ehz-festibala.eu/

Euskal Herria Zuzenean 2013ko festibalaren abesti ofiziala, Fermin Muguruza-ren kolaborazioarekin.

Herri hunek ditu mila kolore,
ehunka herri, hainbat auzo ere...
muga bat erdian, sei uniforme...
normala ote ?

Errege bat, 11 lehendakari,
zenbat erakunde ? Zenbat alderdi ?
Ta denak herriaren ordezkari ?
bat al da zilegi ?

Hiru hizkuntza baita gehiago ere,
aberats gaitezen pobretu gabe :
Europako hizkuntza zaharrenari
eman dezagun merexi duen lekua !

Mila tresna eta mila erritmo,
kanta bakoitzean oihu bat dago,
bizitza borroka bat delako...
bizitza besta bat delako...

Bat egiten gaituena ez da historia, proiektua da.
Herri hori, zurea da ere, sentitzen bazara horren parte

parte hartuz, parte izan HERRI BAT ZUZENEAN
irrikitan, irakitan, sutan HERRI BAT ZUZENEAN
borroka ta besta koropiloan HERRI BAT ZUZENEAN
neurritasunean, gehiegikerian EUSKAL HERRIA ZUZENEAN

Inperioaren funzionamenduak
sortu du ezaxolaren armada.
Haien arauak ez dira gureak
egarri gira oino !

Herri hunen sorta jastatzeko ala
bere zaporeaz horditzeko
Garro jauregian hitzordua dago
Euskal Herria Zuzenean !!

Itxura 'ta norgehiagoka, ez da hori gure jokoa...
auzolanaz dira eraikitzen, nahi ditugun herri 'ta munduak

parte hartuz parte izan HERRI BAT ZUZENEAN
irrikitan, irakitan, sutan HERRI BAT ZUZENEAN
borroka ta besta koropiloan HERRI BAT ZUZENEAN
neurritasunean, gehiegikerian EUSKAL HERRIA ZUZENEAN

lagunekiko karkarretan HERRI BAT ZUZENEAN
amodio, sexu, ala biak betan HERRI BAT ZUZENEAN
eztabaida ezin adostuetan HERRI BAT ZUZENEAN
koropilatzen diren mihietan EUSKAL HERRIA ZUZENEAN
ZUZENEAN, ZUZENEAN...