Naiz+ Naiz+

Homosexualitatea zelai jokoan sartu du iragarki alemaniar batek

Deutsche Bahn (DB) alemaniar tren konpainiak 25 urte bete ditu eta urtemuga ospatzeko, tabuak hautsi eta homosexualitatea eta futbola batu ditu telebistako iragarki batean.

Eurocopa jokoan, futbolaz besterik hitz egiten ez den honetan, zeresana piztu du spotak, izan ere, kirol eremuan homosexualitatea gai tabua da oraindik ere.

Facebooken 5 milioitik gora bisitaldia izan ditu iragarkiak eta Youtuben beste 2,5 milioi. Iruzkinak ere ugariak izan dira, eta bakan batzuk kritikoak badira ere, mezu gehienak iragarkiaren aldekoak dira.

Bada, baina, iruzkinetan behin baino gehiagotan ageri den galdera bat: Protagonistek zergatik ez diote elkarri muxu ematen?