0 comentarios

Igeldo Udalbiltzaren Euskal Herriko mapan dago, jada

«Igeldo, ongi etorri Euskal Herriko mapara» izenburuarekin iragarri du Udalbiltzak bere mapan txertatu duela, jada, udalerri berria.

Postontzian: Igeldo atzotik da ofizialki herria, eta Udalbiltzak Durangoko Azokarako mapa-posterra atzo bertan egokitu eta txertatu zuen Igeldo, argazkian edo udalbiltza.info-n ikus daitekeen bezala. Posterreko testua ere egokitu dugu, udalerriak orain 686 direla esanez.
Gure webean den udalerrien zerrendan laster jarriko dugu Igeldo ‘i’ letran, momentuko datu batzuekin. Udalbiltzak goretsi egin du prozesua. “Borondate demokratikoaren garaipena izan da”.


KLIK handiago ikusteko

/