Naiz+ Naiz+

Irria denen esku

Uztaritzeko Latsa elkarteak irri istorio kontalariekin gaualdiak antolatzen ditu. Gazte publikoa hurbilarazi nahian eta era berean, kontalari berriak erakartzeko, honako bideoa egin du Latsa elkarteak, Kanalduderen laguntzaz. Urte amaieran animatzen diren irri kontalari guziekin txapelketa antolatuko dute.

Ondoko egunetan, eskualdeka prestakuntza bat eginen dutela ere iragarri dute. Interesatuak direnak 06 30 53 97 87 telefonora dei dezakete (Dominique).