Naiz+ Naiz+

Israelen aurkako boikot kanpainari atxikitzeko mozioa onartu du Kanpezuk

Kanpezuko udalerriak bat egin du BDS eta Palestinarren aldeko mozioarekin. Arabako lehen udalerria da Palestinaren alde elkartasunean eta Israelen aurka gisa honetako zin instituzionala onartzen dela, lehenago Sakanako udalek, Baztangoek, Igorre eta Zestoak egin bezala. Zentzu honetan, Israelgo enbaxadari helaraziko zaio bertan harturiko konpromezu instituzionala, alegia, Israelgo estatuarekin ez duela inongo harremanik izango Kanpezuko udalerriak.

Alde bozkatu dute KAIXO agrupazio independienteak (5 zinegotzi)  eta EAJk (4 zinegotzi)

Ostiralean, ekainak 10,  Palestinaren aldeko elkartasun eguna ere antolatu dute Kanpezun

  • 19:00tan haurrentzat kometa tailerra, dantza palestinarrak, kale antzerkia...
  • 20:00tan joaldunak eta albokariak Kanpezuko kaleetan zehar
  • 20:30tan ekitaldia plazan: "Kanpezu eta Palestina zubiak eraikitzen"
  • Ondoren janari internazionalista, musika...
  • 23:00etan kontzertuak K18An: Los Señora eta Mejicana Clandestina