0 comentarios

Joseba Tapia eta Besamotzak, ‘Paris-Dakar’

Paris-Dakar, Joseba Tapia eta Besamotzak from Eriz Zapirain on Vimeo.

Joseba Tapiak, gitarra elektrikoa eskutan, rockari eutsi dio beste hiru musikarirekin batera Besamotzak talde berriarekin. Dani Narbartek (soinu txikia eta gitarra), Iñigo Telletxeak (baxua) eta Iker Uriartek (bateria) osatzen dute taldea.

Hamalau abestiz osatutako ‘Real Politik’ diskoa kaleratu berri dute eta bertan da ‘Paris-Dakar’ abestia. Kantu horrekin grabatutako bideoa da honakoa.

Joseba Tapia eta Besamotzak taldea zuzenean ikusi nahiez gero, azaroaren 18an Donostiako Le Bukowski tabernan duzue aukera. Bertan, Info Zazpi irratiaren 10. urteurrena ospatzeko festa izanen da eta Joseba Tapia eta Besamotzak taldeak girotuko dute jaia.

/