Naiz+ Naiz+

Lazkaoko beneditarren fundaziora joan da ‘Tximeletak’ garai bateko material bila

‘Tximeletak, etengabeko metamorfosia’ proiektuaren baitan gazte mugimenduaren inguruko testigantza eta materialak biltzen jarraitzen dute. Aurreratu diguten azkena, Lazkaoko Beneditarren Fundazio: «Duela hainbat hamarkada Juan Jose Agirre monje beneditarrak hasitako bideak Lazkaoko Beneditarren Fundazioa eman du fruitutzat. Eraikina, apalez eta artxibategiz betea, Euskal Herrian azken mendeetan —eta bereziki, azken hamarkadetan- gertaturikoaren lekuko zuzena da...

«...Artxibategiak gure herrian izandako era guztitako gertakari eta antolakunde politiko, sindikal eta sozialen dokumentuak pilatzen ditu. Guztira, milaka kartel, pegatina, agiri eta liburu. Juan Jose Agirrek berak jaso gaitu gure proiekturako material bila abiatu garenean. Harekin egindako bisita aurkezten dizuegu orain, bi emanaldietan. Gozatu altxor honetaz!»