0 comentarios

Liburutegi duin baten alde, Antsoainen

‘Liburutegia kalera’ ekimena antolatu dute gaurko Antsoainen, liburutegi zerbitzu duin baten alde. Atxikitako bideoan bizilagunek euren iritzia azaldu dute. Barcinaren gobernuak azken urteetan ezarritako murrizketen ondorioz nabarmen gutxitu da liburutegiaren zerbitzua: 18.30ean ixten du, lehen 21.00etan ixten zuen, langileetako batek baja hartu du eta Nafarroako Gobernuak ez du ordezkorik jarri eta bigarrenak zegozkion oporrak hartu dituenez abenduaren 9ra arte itxita egongo da. Exekutiboaren jarrera salatzeko gaur arratsaldean zita jarri dute 17.00etatik aurrera, etxeko lanak lurrean, kalean egingo dituzte eta bertan izango dira egunkariak eta liburuak irakurtzen.

/