Naiz+ Naiz+

Mohamed (Mendebaldeko Sahara), 15 urte Euskal Herrian

Aniztasunaren aldeko eguna ospatu zuten larunbatean Donostian. Ekimen ugari izan zen. Orain PIZTU.info proiektuak honako elkarrizketa igorri digu postontzira: Mohamed (1966) Mendebaldeko Saharauia da eta 15 urte daramatza Euskal Herrian bizitzen, horietako azkenak Donostian.

Denetariko elikagaiak saltzen dituen dendatxo bat du Gros auzoan, eta bertan egin digu harrera, euskaraz. Besteak beste, bizimoduaz, etorkinen gizarteratzeaz, aniztasunaz, Donostiaz, enpleguaz eta hizkuntzaz hitz egin digu.