\r\n
\r\n

Gaur #Bizilagunak17 ekimenean jende asko #hernani n Kulturartekotasunak aberasten gaitu. pic.twitter.com/krplZn4EZM

\r\n\u2014 Luis Intxauspe (@LuisIntxauspe) 2017(e)ko azaroak 19\n
\r\n\r\n
\r\n

Bukatu dugu! Beste data bat zehazteko gogoekin! Gabonetan berriro elkartuko garelakoan... #Bizilagunak17 #bizilagunakaraba2017 pic.twitter.com/ExwqbzQuex

\r\n\u2014 Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) 2017(e)ko azaroak 19\n
\r\n\r\n
\r\n

Gaur Maxima eta Jenny bizilagunak jaso ditugu etxean bazkaltzeko. Boliviatik etorritako bi euskal herritar. #Bizilagunak17 pic.twitter.com/k4Xh3wHXw9

\r\n\u2014 Julen Mendoza (@julenmendoza) 2017(e)ko azaroak 19\n
\r\n\r\n
\r\n

Gaur egun zoragarria pasa dugu Malitik etorritako Halima, Adama, Yousuf, Geneva, Amadou eta Sekurekin! Eskerrik asko! #Bizilagunak17 @Sos_Arrazakeria #OrdiziaKolore pic.twitter.com/H4nvjdW9NR

\r\n\u2014 Xabi Irastorza (@xabirastorza) 2017(e)ko azaroak 19\n
\r\n\r\n
\r\n

Ayer se hizo el, #Bizilagunak17,con,#2000personas,#239comidas,122;en Gipuzkoa,93 Araba,24Bizkaia.@Sos_Arrazakeria,#Gala,#2D para revivir la experiencia, https://t.co/OrfYsGcK7N \u2026 pic.twitter.com/uMMDVM7Ng8

\r\n\u2014 gipsolidarioa (@gipsolidarioa) 2017(e)ko azaroak 20\n
\r\n\r\n
\u00a0
\r\n\n"}
Naiz+ Naiz+

Mundu bat mahaiaren bueltan

Captura_de_pantalla_2017-11-20_a_las_13.00.44
bizilagunak

Arrazakeriaren aurka egin eta herrikideen arteko elkarbizitza sustatzeko ekimena da Bizilagunak. Otordu itxura du eta atzo 239 mahaien bueltan gertatu zen, izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeetan 43 nazionalitatetako 2.000 lagunek hartu dute parte elkarrekin bazkaltzeko ekimenean.

Seigarren urtez antolatu du SOS Arrazakeriak “Bizilagunak” egitasmoa. Txekian martxan jarritako ekintza batean oinarritzen da eta herritar ezberdinen arteko erlazio ireki eta berdintzaileak sustatzea du xede, beti ere gizarte justu baten alde.

Zifrak mahai gainean jarri eta positiboki baloratu dute egistamoa SOS Arrazakeriak elkarteak: guztira 43 nazionalitate, 2.000 lagunez osatutako 478 familia eta 239 bazkari egin dira hiru herrialdetan.

Abenduaren 2an festa batekin eman nahi diote amaiera egitasmoari. Kursaal jauregian izango da eta Gipuzkoa Solidarioaren VIII. galan. “Bizilagunak” ekimenean parte hartu duten pertsona guztiek, festa giroan, bat egitea nahi dute.

Sare sozialetan ere aurki ditugu mahaiaren bueltan ateratako argazkiak. Hona hemen batzuk: