Oihana Llorente NAIZ

Niko Etxarten ‘Muga Gainetik’ abestiaren ikuskizun ederrak Facebook ere astindu du

Niko Etxarten ‘Muga Gainetik’ abestiaren ikuskizun eder hau topatu dugu Facebooken. Benoit Sallaberry-k zabaldu zuen pasa den abenduaren 4ean, «Aupa Xiberoa libre, Patxi!» zioen esaldiarekin. Sallaberry bera eta Patxi Inza hendaiarra dira abesten ageri direnak. Ordutik, ia hogei mila bisitaldi eta iruzkin ugari bildu ditu bideoak. Hartu hiru minututxo eta gozatu!

Müga gainetik Euskal Herria
Müga bestaldetik Euskal Herria
Nun da ordin Frantzia ? Nun da España ?
Mügatik bi aldetan beit Euskal Herria.

Barda izan nizala bestala Iruñan
Ezpenekin españula,
Euskaraz mintzatu nitzala
Bai ta euskaldünen artean
Eder da algar konprenitzea.

Müga gainetik Euskal Herria
Müga bestaldetik Euskal Herria
Nun da ordin Frantzia ? Nun da España ?
Mügatik bi aldetan beit Euskal Herria.

Barda izan nizala bestala Baionan
Mikelek etzakian frantsesa,
Ordin euskaraz mintzatu da
Bai ta euskaldünen artean
Eder da algar konprenitzea