Naiz+ Naiz+

Prekarietaratea eta langabeziaren aurka, Estatu espainolarekin hausteko deia luzatu du Sortuk

Prekarietaratea eta langabezia gainditzeko, Estatu espainolarekin hausteko deia egiten du Sortuk Maiatzaren lehenean.

Sorturen irakurketa idatzia aurtengo Maiatzaren lehenerako:

Estatu espainolera lotzen gaituzten kateek langabezia eta prekarietatera garamatzate

Hego Euskal Herrian 200.000 langabetu ditugu, horietatik 100.000k bi urte baino gehiago daramatza langabezian. Krisi deitzen duten hau hasi zenetik 75.500 lanpostu baino gehiago suntsitu dira euskal industrian, gazteen artean 140.000 lanpostu baino gehiago. Sortzen den enplegu apurra, baldintza miserableetan da: kontratu berrien erdiak hilabete baino gutxiagokoak dira, kontratu partzialen % 60 gogoz kontrakoa da. Pobrezia 400.000 pertsonatik gorakoa da jada Hego Euskal Herrian. Eta datu hauek guztiak, kontrakoa sinestarazi nahi badigute ere, okerrera doaz.

Egoera hori guztia kapitalismoaren ondorioa da eta gure kasuan estatu espainiarrera lotzen gaituzten kateek areagotu egiten dute. Nahiz eta politikari batzuk kate hauen eragina estaltzen saiatzen diren, euskal jendarteak bizi duen muturreko egoera Madrilen hartutako erabaki politikoen ondorio zuzena da eta Madrildik datorkiguna, Estatu espainolera lotzen gaituzten kateek dakarkiguna, langabezia eta prekarietatea besterik ez da. Estatu espainolari lotuta jarraituz gero, inoiz ezingo dugu jendarte justu bat eraiki, gizon eta emakumeok aukera berdintasunean lan egin edota ingurumenaren errespetua oinarri izango duen eredu produktiboa garatu.

Kateak soinean ditugunaren jakitun, langile-klasea eta herri-sektoreok kate horiek astindu eta moztu egin behar ditugu. Madrilgo lan-erreformei, euskal patronalaren diru-gose aseezinari eta politika neoliberal basatiak