Naiz+ Naiz+

Sanferminetako txupinazo ederrena, Ugandako umezurtz-etxe batean

Munduko festa ospetsuenetakoak dira sanferminak, zenbatezinak dira milaka kilometro bizkarrean Iruñeara egunotan ailegatzen diren parrandazaleak. Badira, baina, etorri ezin eta sanferminak bizi eta sentitu nahi dituztenak. Ugandako Moyo izeneko herrixkan dagoen Moyo Babies Home umezurtz etxeko haurtxoak dira horietako batzuk. Zapi gorria jantzi eta aurre hartu diete iruindarrei txupinazoarekin. Zezenak ere badira Ugandako parajeetan eta txikien atzetik tematu dira arineketan.

Xabier Euzkitzek Facebooken partekatu du bideo eder hau. YouTuben ere Ismael Yagüe Garciak eskegi du bideoa, ‘Entzierroa - Running of the Bulls - Encierro 2016’ goiburuarekin.