Naiz+ Naiz+

Sanferminetan eraso sexistak saihestu bai, baina, jai giroan murgilduz

Pasai Antxoko Sanferminak ere suziriaren eztandarekin batera hasiko dira gaur eta haiekin jaia eta parranda. Tamalez, maiz gertatzen dira ingurumari horretan emakumeen aurkako erasoak eta hauek saihesteko neurriak hartu dituzte. Hala nola, emakumeak gauez eta bakarrik etxera joan ez daitezen brigadak antolatu dituzte. Ostiral eta larunbateko gauean izango dira, lehena 02.00tan eta bigarrena bi ordu beranduago. Etxera joan nahi duten horiek edo laguntza eskaini nahi dutenak Zumardian izango dute hitzordua eta Pasaiako barrutiari buelta emango diote.

Neurriak hartu bai, baina parranda eta jai giroan murgiltzeko deia ere egin du Harremantxo talde feministak, eta, orain bi urte grabatu zuten abesti eta bideoklipa hedatu dute berriz, jai giroa kutsatzeko asmoz. ‘Gurekin Jai’ abestiaren grabaketan barrutiko emakume anitzek parte hartu zuten.

«Zu segi hara ta ni banator hona

Zu segi hara ta ni banator hona

Zu segi hara ta ni banator hona

Askea naiz ta hori bai dela ona!»