Naiz+ Naiz+

Suaren konjurua eskubideen defentsan

PLAZARA, Eleak mugimendua. Sua, sua... itxaropen hazia! Gau luzearen beltzean, argitxoa piztu zen. Argitxoa gizenduz joan zen, harik eta egunsenti bilakatu den arte, noizbait egun argi-bete izateko esperantza duen egunsentia. Baina ez du guztiz argitu. Eguzkia behean da, han ortzimugan, bere borobiltasunaren erdia soilik ikusgai, zeruan gora egiteko ahulegi oraindik...