Naiz+ Naiz+

Tolosaldeko gaztetxe eta asanbladak, bat

Tolosaldeko gaztetxe eta asanbladen topaketa egin berri dute Alegian eta 28 Kanalaren eta Topatu gazte atariaren bidez eduki dugu haren berri.

Eskualdeko asanbladen arteko harreman sareak sortzeko eta garatzeko asmoz antolatu dute topaketa. Baliabideak eta informazioa elkarbanatu eta proiektuak komunean jartzeko talde bat sortuko dutela iragarri dute Tolosaldeako euskarazko komunikabidea den 28kanalak ekoiztutako bideoan.