Naiz+ Naiz+

Txindokiko arista, zeruaren eta lurraren artean

Txindoki
Txindoki

Txindoki Gipuzkoako mendirik garaiena ez izan arren, duen txura bereziagatik bada ezagun eta maitatuenetakoa. Larraitzeko aparkalekutik abiatzen da bide ohikoena, baina bada bere gailurra laztantzeko beste biderik. Mendebaldetik adibidez, eskalatzeko aproposa den Txindokiko arista moduan ezaguna den ertza du.Toki liluragarria da Txindokiko arista, leku benetan kutuna eskalatzaileentzat.

Hura ezagutzeko ez dugu, baina, eskalatzeko beharrik; izan ere, eskalada eta dronearekin airetik hartutako irudiak uztartuta irudi ikusgarriak dakarzkigu Unai Sorarrain bideogileak, egunotan sare sozialetan zabaldu duen bideoan.

Txindokiko arista from unai sorarrain on Vimeo.