0 comentarios

Vencidxs, frankismoaren genozidioaren memoriaz

DateCuentak gure postontzian: DateCuenta elkarteak crowfunding bat abian jarri du ‘VENCIDXS’ proiektuko liburua finantzatzeko. Liburu horretan jaso dira 1936ko Espainiako gerran eta gerraostean errepresaliatuak izan ziren ehundik gora lekukoren testigantzak, erregimen frankistaren ondorio latzak pairatu zituzten pertsona anonimoen hitzak.

VENCIDXS liburuak ahotsa eta aurpegia jartzen die testigantza horiei; adibidez, Alejandra Soler-ek, 97 urteko komunistak dio Espainian ez zela gerra zibilik izan, aberatsek pobreen kontra abiatu zuten gerra baizik; Antonio Nieves abiadoreak, esate baterako, metro koadro bateko zuloan ezkutatuta bizi behar izan zuen; Román Moulin errepublikanoak, berriz, faxisten aldean borrokatu behar izan zuen, eta kontatzen digu nola emakume askok beren gorputza saldu behar izan omen zuten ogi puska baten truke.

Era horretako 107 lekukotza biltzen dira liburuan, 107 istorio estatuko 12.000 kilometroan zehar bilduak: guztira 360 orrialde eta kalitate altuko 200 argazki biltzen ditu Bartzelonako inprenta ekologiko batean editatutako liburu honek. MANUEL RIVAS idazlearen eta SANDRA BALSELLS kazetari-argazkilariaren hitzaurreekin dator liburua.

DateCuenta-k bost urte daramatza proiektu honetan lanean, eta orain diru-laguntza bila dabil liburu hau editatzeko: LÁNZANOS plataformaren bitartez, aukera eman nahi zaie liburuan interesa dutenei aurre-erosketa baten bidez liburua eskuratzeko, bitartekaririk gabe eta eskaera zuzenean inprentara eginez; gainera, gizarte-borrokaren eta memoria historikoaren inguruko material batzuk izango dituzte opari.

Irabazteko asmorik gabeko elkarte honen lehenbiziko proiektu handia da VENCIDXS, eta hasieratik autogestionatua izan da. Transmedia proiektu bat da, Espainiaren historiako testigantza ahaztuak hiru formatutan zabalduko dituena: liburu forman, dokumental forman eta webgune baten bidez. Harremanetarako e-posta: producción@vencidxs.com Proiektuaren arduradunaren e-posta: Aitor Fernández, info@datecuenta.org Crowfunding-aren lotura: http://www.lanzanos.com/proyectos/vencidxs-sale-a-la-luz

/